Mundua

AEBetako Armadak gezurtatu egin du Irakeko Al Kaedaren buruzagi berria hil duela

AEBetako Armadak Irakeko soldaduen laguntzaz erasoaldia egin dute bart Hadizan, eta lau lagun hil diltuzte. Horietako bat Abu Ajub Al Masri Al Kaedaren Irakeko buruzagi berria dela zabaldu dute hainbat komunikabidek. AEBetako Armadak, baina, gezurtatu egin d informazio hori. "Sarekada bat egon da, eta hildakoen artean Al Masri egon zitekeela pentsatu dugu baina ez dugu uste Al Masri hil denik", adierazi du Barry Johnson koronelak.

2006ko urriaren 5a
17:47
Entzun
AEBetako Armadako eta Irakeko Gobernuek iturriek ukatu egin dute goizean zabaldu den informazioa. Hala ere, gorpuetako bati ADN frogak egiten ari zaizkiola onartu du Irakek.

Zehazki, Irakeko Barne Ministerioko iturriek onartu dute ADN frogak egiten ari direla, eta azterketa horien helburua lau hildakoetako bat Al Masri den edo ez ikustea dela. Hala ere, emaitza baiezkoa izango denik ez dutela uste nabarmendu dute.

Besteak beste, Al Arabija telebista kateak zabaldu du hildakoetako bat Al Kaedako burua dela. Al Masrik ekainean hartu bide zuen erakunde horren Irakeko atalaren buruzagitza, Abu Musab Al Zarkawi hil ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.