Iraken okupazioa

AEBetako Armadako helikoptero bat erori da Bagdadetik iparraldera

Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko AEBetako helikoptero militar bat goitik behera amildu da Iraken, Bagdad hiriburutik 30 kilometro iparraldera, Al Taji eskualdean. Inor zauritu edo hil den ez du argitu oraindik AEBetako Armadak. Lekukoen arabera, litekeena da matxinoen eraso baten ondorio izatea.

2005eko ekainaren 27a
11:24
Entzun
AEBetako Armadako iturriek emandako azalpenen arabera, 11:00ak (08:00 Euskal Herrian) aldera erori da Apache helikopteroa, Al Taji eskualdean, Bagdadetik 30 bat kilometro ipar-mendebaldera. Erorketa istripuz gertatu den edo eraso baten ondorio den ez dute argitu AEBetako iturri militarrek, ez eta biktimari utzi duen.

Lekukoek esan dute litekeena dela erreboltariek eraso eginda amiltzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.