AEBak

AEBetako Gobernuko kide ohiek Bushen kontrako botoa eskatu dute

George Bush presidentearen atzerri politikak AEBei kalte baino ez diela egin iritzita, Washingtongo zenbait gobernutako kide izan diren diplomatiko eta militarrek haren kontrako botoa eskatu dute. Diplomatiko eta militar demokrata zein errepublikanoak daude talde horretan. Azaroan egingo dira AEBetan hauteskunde presidentzialak.

2004ko ekainaren 15a
16:59
Entzun
AEBetako diplomaziako eta Armadako 26 kide ohik osatzen dute Aldaketaren aldeko Diplomatiko eta Buruzagi Militarrak izeneko taldea, eta bihar berren jarrera adierazteko agerraldi publikoa egingo dute.

Nolanahi ere, funtsean, Bushek aurrera eraman duen atzerri politika kritikatu dute diplomatiko eta militar ohi horiek, uste baitute Washingtongo egungo Gobernuaren jardunak AEBak "bakartu" egin dituela, eta, halaber, segurtasuna ebatsi diotela. Talde horretako 26 kideek zenbait gobernutan —demokrata nahiz errepublikanotan— goi mailako karguak izan dituzte.

AEBei segurtasuna galarazteaz gain, nazioarteko egoera ezegonkorrago eta arriskutsuago bihurtu izana leporatzen diote Bushi.

Nolanahi ere, hau ez da Bushen aurka AEBetako administrazioko kideek egin duten lehen ekimena. Aitzitik, joan den hilean 53 diplomatiko ohiek Bushek Israelgo lehen ministro Ariel Sharoni agertutako babesa gogor kritikatu zuten, AEBen sinesgarritasuna hondatzen zuela esanez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.