AEBetako Gorenak ez du onartu Chevronen eskaera
WASHINGTON. AEBetako Auzitegi Gorenak atzera bota du Chevronek Amazoniaren gainean zeukan zigorra arintzeko eskaera. Ekuadorko epaitegi batek 19.000 milioi dolarreko isunajarri zion Amazonian 1964tik 1990era egindako kalteengatik, eta kalte-ordainen kalkulua egiterakoan iruzurra egon dela argudiatu du Chevronek. Ez dute onartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu