Mundua
AEBetako helikoptero bat erori da Iraken, eta 13 militar hil dira
Zenbait iturriren arabera, litekeena da erreboltarien eraso baten ondorioz erori izana.
AEBetako Armadaren helikoptero bat goitik behera amildu da Iraken, Bagdad hiriburutik ipar-ekialdera, eta barruan zihoazen hamahiru soldaduak hil egin dira. AEBetako Armada azalpen hori ematera mugatu da, baina zenbait iturriren arabera, litekeena da erreboltarien eraso baten ondorioz erortzea helikopteroa. Izan ere, normalean AEBetako Armadak halako gertakarien inguruan zabaltzen dituen agirietan, ez dela eraso baten ondorioz gertatu zehazten da. Gaurkoan, ordea, ez da halako oharrik agertzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu