Mundua

AEBetako helikoptero militar bat erori da Iraken, eta 14 soldadu hil dira

Lehen ikerketen arabera, istripua izan dela agertu dute AEBetako Armadako iturriek. Irak iparraldean amildu da.

2007ko abuztuaren 22a
12:18
Entzun
14 soldadu estatubatuar hil dira Iraken, UH-60 Black Hawk gerrako helikopteroa goitik behera erorita. AEBetako Armadako iturrien arabera, beste helikoptero batekin misio batean ari zen parte hartzen, oraindik erabat argitzeke dauden arrazoiak tarteko goitik behera erori denean.

Gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira, eta erasoaren aukera baztertu egin dute oraingoz. Lehen hipotesiaren arabera arazo mekanikoek eraginda erori da helikopteroa.

2003ko martxoan AEBek Irak inbaditu zutenetik 3.721 soldadu estatubatuar hil dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.