AFGANISTAN

AEBetako helikoptero

Hildako guztiak estatubatuarrak direla uste dute

Erredakzioa
2005eko apirilaren 7a
00:00
Entzun
AEB Ameriketako Estatu Batuetako helikoptero batek lurra jo eta, gutxienez, hamasei pertsona hil ziren atzo Afganistanen. Hego-ekialdean jazo zen gertakaria. Armada estatubatuarrak aditzera eman zuenaren arabera, hamasei hildako horiez gain beste bi pertsona desagertuta daude. «CH-47 garraio helikopteroak, Ghaznitik hurbil, lurra jotzean hamasei lagun hil direla berretsi da», adierazi zuten iturri estatubatuarrek.

«Arrazoiak ikertuko dira»

«Guztira hemezortzi pertsona zeuden helikopteroan; tripulazioa eta bidaiariak barne. Bi desagertuta daude. Erreskate lanak gauean amaitu ziren iluntasuna eta eguraldiaren egoera zela eta. Istripuaren arrazoia ikertu egingo da», gaineratu zuten. Asadula Khalid Ghazni hirikogobernadorea gertaeren tokira hulbildu zen. Bere ustez hildakoak estatubatuarrak ziren.

Cindy Moore AEB Amerikako Estatu Batuetako Armadako bozeramaileak lehenengo unean jakinarazi zuenez, bederatzi ziren hildakoak. Helikopteroa herrialdearen hegoaldean burututako egiteko batetik bueltan zetorren. Egiteko hori amaitu eta itzulian zetozela helikopeteroak lurra jo zuen Ghazni hiritik gertu, Kabul hiriburutik 120 bat kilometrora. Moorek ziurtatu zuenez istripua eguraldi txarraren ondorioz gertatu zen. Lur jotakoarekin batera zetorren bigarrena, aldiz, inongo ezbeharrik gabe iritsi zen Bagranera; hiriburutik 40 kilometrora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.