AEBetako herritarrak ere CIAren zaintzapean

2007ko urtarrilaren 16a
00:00
Entzun
Irailaren 11ko erasoen ondoren, FBI enpresei gutunak bidaltzen hasi zen, haienartxiboetan sartzeko baimen eske. Era horretan, ustez terrorismoarekin loturaren bat duten herritarrei buruzko informazioa eskuratzen du, inolako oztoporik gabe. Baina duela gutxi jakin da CIAk ere gauza bera egiten duela.

Oinarrizko askatasunen aldeko erakundeek uste dute neurrigabeko esku-hartzea dela informazio eskaera horiek. Informazio zerbitzuetako eledun Carl Kropfek, aldiz, azaldu du «gutxitan» bidaltzen dituztela gutunak informazio eske. Dena den, Pentagonoak adierazi duenez, duela 30 urte inguru onartu zuen Gobernuak CIAri sistema hori erabiltzeko aukera ematea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.