iraken okupazioa

AEBetako lau soldadu hil dituzte Bagdaden eta Falujan borrokan ari dira

AEBetako konboi bat pasatzen ari zela bonba bat leherrarazi zuten atzo Bagdad ekialdean. Ibilgailuan zihoazen hiru soldadu bertan hil ziren. AEBek jakin dutenez, lehergailua bidean ezkutatuta zegoen. Bagdad mendebaldean ere soldadu bat hil dela jakiarazi dute AEBek, baina ez dute xehetasun gehiago eman. Bestalde, Falujan borrokan ari dira gaur ere, eta gainera, Irakeko lehen ministro Ijad Alawik Faluja gogor erasotzeko mehatxua egin du gaur, Abu Musab Al Zarqaui entregatzen ez bada.

2004ko urriaren 13a
16:07
Entzun
Irakeko erresistentziako indarrek AEBen kontra ekiteko modu hau erabiltzen dute gehien. Alegia, lehergailuak bidean ezkutatu, eta soldaduak pasatzeraokan, leherrarazi egiten dituzte.

Faluja etengabeko borrokan

Azken egunetan bezela, gaur ere borrokan ari dira Falujan erresistentziako indarrak eta AEBetako armada. Hiri hartan ezkutatuta omen dagoen Abu Musab Al Zarqauin bila ari dira indar aliatuak, eta Irakeko lehen ministro Ijad Alawik gaur esan duenez, Al Zarqauik bere burua entregatzen ez badu oldarraldi handia hasiko dute Falujan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.