AEBetako Ordezkarien Ganbarak 2008ko abuzturako tropak Iraketik erretiratzea exijitu du

Demokratek irabazi dute bozketa eta George Bushen aldekoek galdu (218-212), baina AEBetako presidenteak betoa jarriko dio erabakiari.

2007ko martxoaren 23a
18:58
Entzun
Ameriketako Estatu Baturtako (AEB) Ordezkarien Ganbarak 2008ko abuzturako euren herrialdeko tropak Iraketik erretiratzea exijitu du gaur. Aldeko 218 bozka izan dira, 212 kontrako. Demokratek irabazi dute bozketa eta George Bush AEBetako presidentearen aldekoek galdu, baina Etxe Zuriak dagoeneko esan du betoa jarriko diotela, ez dutelako onartzen AEBek Iraken eta Afganistanen dauzkaten eginkizun militarrak "oztopatzen" dituzten egitasmoak.

Irakeko eta Afganistango operazioetarako, aurtengorako dauden laguntzez gain, beste 124.000 milioi dolarreko laguntza ere onartu dute. Bushen Gobernuak 103.000ko laguntza zeukan eskatuta.

Ordezkarien Ganbaran lau orduko eztabaidaren ondoren onartu dute diru laguntzen lege proiektua (demokratek hor sartzea lortu dute erretiroaren epea) eta orain, lege bihurtzeko, AEBetako Senatuak erabakitzen duenaren zain egon beharko dute. Hurrengo astean egin daiteke Senatuaren batzarra gai horiez.

Aste honetan bete dira AEBk Irakeko okupazioa hasi zutenetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.