AEBetako populazioak %9 egin du goiti azken hamarkadan

2010eko abenduaren 22a
00:00
Entzun
AEBek hamar urtean behin egiten dute errolda. Azkena 2000. urtean egin zuten. 281,4 milioi biztanle zenbatu zituzten. 2010.eko erroldaren lehen datuak, berriz, atzo argitaratu zituen Erroldaren Bulegoak. Horien arabera,AEBek ia 309 milioi biztanle dituzte, 2000. urtean baino %9,7 gehiago —1940tik eduki duen hazkunde tasarik baxuena—.

Erroldak garrantzi handia du politikan, Kongresurako 435 aulkien banaketa berregituratzen baita aldaketen arabera. Aurten, hazkuntzarik gehien hegoaldeko eta mendebaldeko estatuetan egon da. Horren eraginez, estatu horien ordezkaritza igo eginen da, eta hango soziologia kontuan hartuta, horrek errepublikanoen alde egin beharko luke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.