Irakeko okupazioaren ondorena

AEBetako soldadu bat hil eta beste 44 zauritu ditu Irakeko erresistentziak Bagdaden

AEB Amerikako Estatu Batuetako soldadu bat hil eta beste 44 zauritu ditu Irakeko erresistentzia armatuak Bagdad mendebaldeko estatubatuarren Seitz gune logistikoari mortairuz eraso egin ostean. AEBetako armadaren bozeramaile batek adierazi duenez, bederatzi mortairu bota dituzte egoitza militarraren aurka, eta zaurituak erasoa gertatu den lekuan bertan artatu dituzte eta beste zenbait AEBek Bagdaden duen erietxe batera eraman dituzte.

Itzurun konpartsa da hautagaietako bat. IRUTXULOKO HITZA
2004ko urtarrilaren 8a
13:05
Entzun
Irakeko erresistentzia armatuak eraso dion egoitza Saddan Husseinen jauregia zen, eta Konferentzia Jauregiaren alboan dago; koalizioko indarrek erabiltzen dituzte orain inguruko eraikin guztiak.

Pentagonoaren arabera, AEBetako 345 soldadu hil dira dagoeneko George W. Bushek iazko maiatzaren lehenean gerra amaitu zela iragarri zuenetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.