irak

AEBetako soldaduek 75 lagun hil dituzte, erreboltariak izatea egotzita

AEBetako Armadak zabaldu duen oharrean jakinarazi dutenez, soldadu estatubatuarrek 75 lagun hil dituzte, erresistentziako kideak zirelakoan. Irak mendebaldean izan da erasoa, iturri horien arabera. Hildakoak erresistentziako kideak direla diote, eta haietako hainbat, atzerritarrak.

2005eko maiatzaren 9a
12:48
Entzun
Siriarekin mugan dagoen Al Anbar probintzia sunian egin dute erasoa AEBetako soldaduek, oharrean azaltzen denez. Jakinarazi duetenez, erasoaren hasierako 24 orduetan hil zituzten lagun gehienak.

Eufrates ibaiaren inguruetan egin dute erasoa. Militarrek esan dutenez, kontrabandista eta matxino ugari ibiltzen den lekuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.