Gerra garaietan alde bateko eta besteko hildakoen kopurua estrategiaren parte izan ohi da. Iraken ere agerian gelditu zen hori aspaldian, inoiz ez baitira bat etorri iturri ofizialek, gobernuek eta giza eskubideen aldeko erakundeek emandako zifrak. AEBetako armadako txosten batek, baina, orain arte ezkutuan egon diren datuak jaso ditu; bost urtean 76.939 zibil eta soldadu irakiar hil direla zehazten da bertan. 2004ko urtarriletik 2008ko abuztura bitartean izandako heriotzak jasotzen ditu txostenak. Irakeko Giza Eskubideen Ministerioak epe horretarako ematen dituen kopuruak, ordea, handiagoak dira; hildako zibilak eta soldaduak 85.694 izan zirela dio -urria arteko datuak dira horiek-.
Associated Press agentziak zeharka eskuratu du txostena erreportaje bat egiteko bilaketa lanak egiten ari zela. Washingtonekinoiz emandako daturik handienak jasotzen dira hor. Epe horretan nazioarteko 3.952 soldadu hil zirela zehazten du dokumentuak.
AEBetako txosten batek dio bost urtean 77.000 irakiar hil zirela gerran
Irakeko Gobernuak emandako datuen azpitik badago ere, orain arteko kopuru handiena jaso du armadak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu