AEBetan 100 'haserretutik' gora atxilotu dituzte
WASHINGTON. AEBetan haserretuen mugimendua geroz eta indar handiagoa hartzen ari da. Hainbat hiritan baina liskarrak jazo dira Poliziaren eta manifestarien artean. Bostonen 100 lagunetik gora atxilotu zituzten, haserretuei kanpalekua kentzeko eskatu zietenean. Occupy DCko beste sei lagun ere atxilotu dituzte Washingtonen, AEBetako senatuan pankarta bat jartzen saiatu direnean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu