AEBetan dimisio arriskuan dago kongresuko kide bat

2012ko abuztuaren 23a
00:00
Entzun
WASHINGTON. AEBetako Kongresuko kide Todd Akinek dimisioa aurkeztu dezake emakumeen aurkako bortxaketez egindako adierazpenengatik. Iragan igandean KTVI telebistan adierazi zuen «bortxaketa zilegi den kasuan» emakumezkoaren gorputzak badituela «haurdunaldiak saihesteko mekanismoak». Alderdi Errepublikanoko kidea da Akin, eta presidentetzarako hautagai Mitt Romneyk «herritarren interesa» eskatu du bere dimisioa aurkeztu dezan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.