Paperik gabeko ikasle gehiago ez kanporatzeko prozesua martxan jarri du AEBetako Gobernuak. 465 euroren truke, behin-behineko lanerako baimena emango die ikasleei. Horrela, gutxienez, paperik gabe herrialdean dauden milioi bat ikasle kanporatzea eragotziko dute. Errepublikanoek salatu dute «hauteskunde helburuek» bultzatutako prozesua dela Obamaren gobernuak hasitakoa. Izan ere, hispanoen botoa garrantzitsua izango da azaroko bozetan.
Herrialdean egoteko bidea ematen dien baimena lortzeko, hainbat baldintza bete beharko dituzte ikasle etorkinek: hamasei urte bete aurretik egotea AEBetan, 30 urte baino gutxiago izatea, aurrekari penalik ez edukitzea eta duela bost urtetik AEBetan bizitzea. Immigranteen eskubideen aldeko elkarteen arabera, kanporatzeen legea aldatu izana «behin-behineko» konponbide bat da. Paperik gabeko etorkinen arazoari «behin betiko» konponbide bat emateko eskatu diote Kongresuari.
AEBetan paperik gabeko ikasleak ez kanporatzeko prozesua abiarazi dute
Errepublikanoen ustez, Obamaren gobernuak «hauteskunde helburuek» bultzatuta hartu dituzte neurriak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu