AEBetan Poliziak ezin izan du Holmsen etxean sartu
WASHINGTON. Ostiralean AEBetan, Aurora hiriko zinema areto batean (Colorado), ustez hamabi lagun hil zituen James Holmesen etxean sartzen ahalegindu da Polizia, baina bonbaz josita aurkitu du. Lehergailuetako bat zartarazi du Poliziak, baina ez du oraindik bertan sartzea lortu. 11 lagun larri daude oraindik ospitalean, osasun iturrien arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu