Orain arte, turista bezela zihoanak eta 90 egun baino gutxiagoko egonaldia egin behar zuenak nahikoa zuen pasaportea erakutsita, baina AEBetako agintarien iritzian, neurri hori ez zen nahikoa.
Alemania, Andorra, Australia, Austria, Belgika, Brunei, Danimarka, Erresuma Batua, Eslovenia, Espainia, Finlandia, Frantzia, Herbehereak, Irlanda, Islandia, Italia, Japon, Luxenburgo, Monaco, Noruega, Portugal, San Marino, Singapur, Suezia, Suiza eta Zelanda Berriko herritarrei eragiten die neurriak.
AEB
AEBetan sartzeko hatz markak utzi eta argazkia atera behar da gaurtik aurrera
Gaurtik aurrera AEBetara sartu nahi duten gehienek hatz markak utzi beharko dituzte, eta argazki digital bat atera. Izan ere, AEBetako Segurtasun Departamentu Nazionalak neurri berriak jarri ditu martxan gaurtik, "segurtasun neurriak areagotu, inmigrazio arauak bete, eta aldi berean, bidaiarien pribatutasun eskubidea errespetatuz".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu