Irakeko auzia
AEBtako militarrek Saddan Husseinen ustezko bizkartzainetako bat atxilotu dute
Amerikako Estatu Batuetako armadak Saddan Hussein Irakeko presidente ohiaren ustezko bizkartzain "fidelenetako" bat atxilotu du Tikrit hirian. Horrez gain, Bagdadetik 200 kilometro ingurura "Irakeko erresistentziaren armategi handi" bat aurkitu dutela adierazi du Steve Russell AEBtako armadako buruak.
Tiroketa bortitz baten ondoren eta buruan zauri bat zuela atxilotu dute Tikriten Adnan Abdullah Abid al-Musit Saddan Husseinen ustezko bizkartzainetako bat. Harrekin beste bi lagun atxilotu dituzte marinek, Daher Ziana eta Rafa Idham Ibrahim al-Hassan. "Gure lehen helburua lortu dugu. Saddan Husseinen gertuko laguntzailea zen aspalditik atxilotua", azpimarratu du Russellek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu