AEEk elkarrizketa mahaia bultzatuko du Paraguain
ASUNCION. AEE Amerikako Estatuen Erakundeak elkarrizketa mahai baten sorrera iragarri zuen atzo Paraguain. Mahai horren bitartez, datorren urteko hauteskunde orokorretarako herrialdeko giro politikoa bideratzea da asmoa.Ekainaren 22an Fernando Lugo presidente kargutik kendu eta Federico Franco jarri ostean gaiztotutako egoerari irteera ematea da AEEren asmoa. Elkarrizketa mahaian aulkia izango dute Oscar Ariasek, Jimmy Carterrek eta Europako Batasunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu