Ameriketako Estatu Batuetako soldaduek 47 zibil hil zituzten iragan igandean Afganistanen. Hala eman du aditzera Afganistango Gobernuaren menpe lan egiten duen ikerlari talde batek. Hildakoen artean 39 emakume eta haur zeuden. 14 eta 18 urteen artean zituzten erasoan hildako beste bederatzi lagunek. «Gure ikerketen arabera, AEBetako bonbardaketetan 47 zibil hil ziren, eta beste bederatzi lagun zaurituta gertatu ziren», adierazi du Burhanula Shinuari ikerketa batzordeko buru eta senatariak.AEBek ziurtatu dutenez, ordea, igandean hildako guztiak ekintzaileak ziren. Zibilak hiltzea onartezintzat jo du Hamid Karzai Afganistango presidenteak. Erasoa Pakistanekin muga egiten duen ipar-ekialdeko De Bala barrutian egin zuten.
AEBek ziurtatu dutenez, aire erasoekin hasi aurretik NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko guneari morteroak jaurti zizkioten ekintzaileei egin zieten aurre; ez ordea, zibilei. Lekukoek, ordea,gezurtatu egin dute bertsio hori. Horien hitzetan, bonbak ezkontza bateko gonbidatuen aurka jaurti zituzten.
Atzerriko soldaduei maiz leporatu izan diete zibilak hiltzea. Horregatik, indar armatuek herrialdean jarraitu behar ote duten zalantzan jarri dute maiz agintari eta herritarrek.
Afganistanen 47 zibil hil dituzte AEBetako soldaduek eraso bakar batean
Ameriketako Estatu Batuen aire erasoan hildakoen artean 39 emakume eta adingabe daude
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu