Gutxienez Afganistango armadako bederatzi soldadu hil dira eta beste hiru zaurituta daude AEBek gidatzen duten koalizioko tropen eraso baten ondorioz. Eraso hori oker baten ondorio izan dela agertu dute Afganistango Defentsa Ministerioko iturriek.
Bart gertatu da bonbardaketa, Sayedkhel barrutian, Afganistan ekialdeko Khost probintzian. AEBetako armadako komandantziak emandako azalpenen arabera, Koalizioko tropak Khosten egindako misio batetik itzuleran zirela erasoa jaso dute hainbat frontetatik, eta beren erantzunaren ondorioz hil dira soldadu afganistandarrak. "Okerreko identifikazioaren" ondorioz gertatu dela onartu dute.
Afganistango Gobernuak eta Koalizioko buruek elkarrekin ikertuko dute gertatutakoa.
Mundua
Afganistango armadako bederatzi soldadu hil dira, AEBen okerreko bonbardaketa baten ondorioz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu