Afganistan hegoaldean, Helmand probintzian, NATOren ISAF misioko hiru soldadu hil ditu polizia batek tiroz. Iturri ofizialen arabera, poliziaburuak soldaduak afaltzera gonbidatu eta tiroz hil ostean, talibanekin bat egin du bere lankideekin batera. NATOren Afganistango misioko bozeramaile batek adierazi du ez dakitela erasotzaileak «Polizian infiltratutako matxinoak» diren edo egiazko poliziak izanda eraso dieten soldaduei.
Iparraldean, berriz, Kunar probintzian, ISAFeko hiru soldadu eta USAID Nazioarteko Garapen Agentziako gizarte langile bat hil dituzte, bonba bat leherrarazita. Atentatu suizida izan da eta, AEBetako herritarrez gain, Afganistango lagun bat ere hil da.
Afganistango bi erasotan AEBetako sei soldadu eta zibil bat hil dituzte
Helmand probintzian hil dituzte hiru, tiroz, eta iparraldeko Kunar probintzian beste laurak, atentatu suizida batean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu