Afganistango biolentzia %40 igo da urtebetean
KABUL. Biolentzia maila %39 igo da Afganistanen joan den abuztuaz geroztik, Nazio Batuen Erakundeak kaleratu duen txostenaren arabera. Aurtengo lehen sei hilabeteetan, berriz, inoiz baino zibil gehiago hil dituzte, eta 130.000 lagunek egin dute ihes. Bestalde, azken hamar urteetako droga kopuru handiena atzeman dutehegoaldean, 257 milioi eurorena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu