Mundua

Afganistango Gobernuko segurtasun indarrek eta NATOk 50 eta 60 taliban artean hil dituzte Afganistanen

Talibanek bi eraikinetatik egin dute eraso eta NATOk horiek airez bonbardatuz erantzun du.

2011ko azaroaren 9a
09:13
Entzun

Afganistango agintariek jakinarazi dutenez, gaur goizaldean Gobernuko segurtasun indarrek eta NATOk 50 eta 60 talbian arten hil dituzte Pakistango mugatik gertu. Itxura denez, talibanek NATOren base bat erasotu dute, eta erasoari emandako erantzunean hil dituzte talibanak.

Paktika probintzian izan da erasoan. Talibanek bi eraikinetatik burutu dute euren erasoa arma arinekin eta granadak jaurtiz. NATOk, berriz, hegazkinak erabili ditu erasoari erantzuterakoan, eta bi eraikinak txikituta geratu dira. NATOren bozeramaile batek dio ez dela zibilik hil.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.