Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Komunitateko (ECOWAS) militar buruak bihar bilduko dira Lauren Gbagbo Boli Kostako de facto-ko presidenteari bere kargua utzi eta Alassane Uattarari uzteko eskatzeko. Ostiralean adierazi zutenez, hori egin ezean, indarrean sartzeko aukera ez dutela baztertzen esan zioten. Afrikako Batsunak, ongi ikusi du ECOWASen erabakia, eta bide baketsuan amaitu behar dela ere gaineratu du.
Frantziako Barne ministroak indarra erabiliko dutela ohartarazi du Boli Kostan dagoen frantsesen baten aurka zerbait gertatzen baldin bada. Frantziako 15.000 biztanle daudela bertan jakinarazi du. Horrez gain, greba orokorra ari dira burutzen Boli Kostan Uattararen aldekoak. Gbagbok kargua uzteko eskatu dute grebaren bidez, eta ECOWASen biharko agerraldi bezperan egin dute.
Bere aldetik, Gbagbok esan duenez, bere aurkako konplot bat dago. Iruzur horren buru Frantziako eta AEBetako enbaxadak daudela ere adierazi du.
boli kosta
Afrika mendebaldeko militar buruek Boli Kostako boterea Uattarari pasatzeko ultimatuma emango diote Gbagbori
Frantziako barne ministroak ohartarazi du frantsesen bati zerbait gertatuko balitzaio indarrean sartuko liratekeela. Gbagbok bere aurkako konplot bat dagoela dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu