Agdaim Izikeko presoen egoera salatu dute Mendebaldeko Saharan

Aaiunen gutxienez hamar lagun ospitaleratu dituzte Poliziaren oldarraldien ondorioz

Erredakzioa
2012ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
Iragan ortziralean zen hastekoa Agdaim Izikeko kanpamentua desegitean Marokoko indarrek atxilotutako 23 preso sahararren aurkako epaiketa militarra. Aaiungo Giza Eskubideen Batzordearen egoitza parean herritar andana bildu zen epaiketa salatzeko eta manifestariei sostengua agertzeko, baina Marokoko Polizia gogor oldartu zitzaien. Mendebaldeko Saharako ekintzaileek salatu dutenez, gutxienez hamar lagun ospitalera eraman zituzten zauriturik.

Fronte Polisarioak gogor gaitzetsi du Poliziaren oldarraldia. Smara hiri okupatuan, berriz, asteburuan etenik gabe egin dituzte presoen aldeko protestak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.