Pertsonaia. Youssou Ndour
Agertokitik presidentetzara
Senegalen abeslari ezaguna da Youssou Ndour. Nazioartean ere askotan eman ditu kontzertuak, eta oso maitatua da bere herrialdean. Horregatik, presidentetzarako hauteskundeetara aurkeztu du bere burua, miresleek hala eskatu diotela argudiatuta. Otsailaren 26an egingo dituzte bozak, eta Ndour hautagai indartsua izan daiteke. Dena den, haren aurkakoen esanetan, Ndourrek ez du presidente izateko gaitasunik, ikasketarik eta lan esperientziarik ez duelako eta Senegalgo presidente izan direnak oso ikasiak izan direlako orain arte. Abdoulaye Wade oraingo presidentea Ndourren aurkari nagusia da, inkestek hari ematen baitiote garaipena. Abeslariaren arabera, ordea, presidentetza funtzio bat da, eta ez ofizio bat. Nazioarteko agintari garrantzitsuenekin kontaktuak dituela adierazi du. Senegalen gosea bukatzea da haren helburu nagusia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu