IRAN
Aghajari: «Ez nuen Islama iraindu, apaizgoa auzitan jarri baizik»
2002an emandako hitzaldi batengatik joan den larunbatean «Islamari eta oinarri erlijioso sakratuei irain» egiteaz akusatutako Hashem Aghajari intelektualak atzo ukatu zuen Islamari irain egin ziola. «Ez nuen Islama iraindu, apaizgoa auzitan jarri baizik. Zerbait kritikatzeak ez du esan nahi hura iraintzea», esan zuen atzo. 2002an apostasiagatik hiltzera zigortu zuten arren, Auzitegi Gorenak hori baliogabetu zuen. Orain 5-10 urte arteko zigorra jaso dezake.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu