Argentinako Poliziak Cordobako kartzela batean gertatutako matxinada bat kontrolpean edukitzea lortu zuten atzo azken orduan. Matxinadak, hala ere, zortzi hildako eta hamarka zauritu eragin zituen. Hildakoetako bost presoak ziren, bi espetxeko zaindariak eta bestea polizia. Matxinoen eta agintarien arteko negoziazioak luzeak izan ziren arren, preso guztiak hasiera bateko jarrera baztertu zutela adierazi zuen Cordoba eskualdeko Polizia buru Jorge Rodriguezek. Matxinada bideratu zuten presoek bahitutako pertsonak askatu zituztela, eta matxinada egiteko erabilitako armak ere eman zizkietela ziurtatu zuen Rodriguezek.
Matxinadak hogeita lau ordu baino gehiago iraun zituen eta 1.600 presok kartzela kontrolpean hartzea lortu zuten. Poliziak kartzelan sartu zirenean ez zen ez zauritu ez hildako gehiagorik egon. Istiluak bisiten orduan hasi ziren, herenegun arratsaldean. Espetxeko zaindari baten eta preso baten emaztearen arteko liskarra piztu zen eta horrek, preso batzuen erreakzioa eragin zuen.Agintarien esanetan, presoek kartzelako tailerrean konpontzen ari ziren arma batzuk hartu zituzten. Halere, ez zuten armategira sartzerik izan. Eskopetak, pistolak eta metrailadoreak aldean zituztela, hamasei presok osatutako talde bat espetxetik ihes egiten saiatu zen kamioi batean, Segurtasun indarrek, baina, ahalegina eragotzi zieten.
ARGENTINA
Agintariek amaitutzat eman dute espetxeko matxinada
Presoek zortzi lagun hil eta dozenaka zauritu zituzten 24 orduan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu