A/H1N1 gripeagatik aurreneko pertsona hil da Espainian, gaur: 20 urteko emakumezko marokoar bat. Madrilen zendu da, Gregorio Marañon erietxean. Haurdun zegoen, eta atzo erditzera behartu zuten, haurdunaldiaren 28. astean. Haurra ondo dago.
Europan hilaren 14an hil zen lehen laguna: Eskozian, 38 urteko emakumea. Harrezkero beste hiru zendu dira: beste bat Eskozian -73 urteko gizonezkoa-, bat Ingalaterran -9 urteko neska- eta gaur Espainian.
Gaitza duela bi hilabete atzeman zuten Mexikon eta, Osasunaren Mundu Erakundearen (OMS) arabera, orain arte 70.893 lagun kutsatu eta 311 hil dira. Mexikon 116 lagun zendu dira, Ameriketako Estatu Batuetan 127, Kanadan 21, Argentinan 23, Txilen zazpi...
MunDUA
A/H1N1 gripeagatik emakumezko bat hil da Espainian gaur
Gaixotasunagatik herrialdeko lehen heriotza da. Europan lau lagun zendu dira orain arte; munduan denera 311
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu