Osasuna

A/H1N1 gripearen pandemia “geldiezina” da

Marie Paule Kienyk Osasunerako Mundu Erakundeko kideak nabarmendu du txertoa ezinbestekoa dela.

2009ko uztailaren 13a
19:13
Entzun
A/H1N1 gripearen pandemia geldiezina dela esan du, Marie-Paule Kienyk, Osasunerako Mundu Erakundeko (OME) Txertoen Ikerketen zuzendariak. Horregatik, herrialde guztiek gaixotasunaren aurkako txertoa erosi behar dutela azpimarratu du.

Bi batzorde bildu dira gaur, A gripeaz hitz egiteko: Osasunerako Mundu Erakundean txertoetan adituena eta A/H1N1 birusaren adituena. Bileraren ondoren egin ditu adierazpen horiek Kienyk eta txertoa negua baino lehen ez dela egongo prest jakinarazi du.

Kienyk gaineratu du osasun zerbitzuetan lan egiten dutenak izan beharko luketeela txertoa hartzen lehenengoak. Horiei txertoa jarri ondoren, herrialde bakoitzak erabaki beharko luke txertoa emateko erabiliko duen estrategia. Hala ere, haurrak, haurdun daudenak eta gizentasuna dutenak direla arrisku gehien duten pertsonak gogoratu du Kienyk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.