Sidi Uld Abdalahi presidentearen kontra atzo estatu kolpea eman zuten armadaburuek "ahalik eta lasterren hauteskunde libreak" egingo dituztela iragarri dute bart. "Hauteskundeak libreak eta garbiak izango dira", agindu dute jeneral kolpistek Mauritaniako telebista publikoan irakurritako mezuan. Nolanahi ere, ez dute bozak egiteko datarik jarri.
Bitartean herrialdea gidatzeko Estatu Kontseilu bat sortu dutela agertu dute armadaburuek, eta hamaika buruzagi militarrek osatuko dutela batzorde hori. Uld Abdel Aziz Guardia Presidentzialeko buruak hartuko du Estatu Kontseiluaren gidaritza.
Hain zuzen ere, Uld Abdel Aziz eta Mohammed Al Ghazuani Mauritaniako armdako Estatu Nagusiko burua kargutik kendu zituen atzo Uld Abdalahi presidenteak, eta erabaki horren ondoren eman zuten estatu kolpea.
Mundua
"Ahalik eta lasterren hauteskunde libreak" egingo dituztela agindu dute Mauritaniako kolpistek
Hala ere, ez dute data bat eman. Bozak egin bitartean hamaika militarrek osatutako Estatu Kontseilua izango da agintean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu