Mundua

Ahmadinejadek eta Chavezek "AEBen inperialismoa erori" egingo dela iragarri dute

Irango eta Venezuelako presidenteek bilera egin dute gaur Teheranen, eta "bukaerara arte elkarrekin" egongo direla azpimarratu dute.

2007ko azaroaren 19a
15:52
Entzun
Bilera egin dute gaur Teheranen Mahmud Ahmadinejad Irango eta Hugo Chavez Venezuelako presidenteek, eta biek "dolarra eta Ameriketako Estatu Batuen inperialismoa laster erori" egingo direla iragarri dute. Iran eta Venezuela "bukaerara arte elkarrekin" egongo direla nabarmendu dute, bide batez.

"Zorionez, harrokeriaren sistema erortzen ari da, herriak etengabe ari dira garaipenak lortzen eta gu horren lekuko gara", adierazi du Ahmadinejadek, Chavezekin batera emandako prentsaurrekoan. Venezuelako buruak Irango programa nuklear "baketsuari" babesa eman dio.

Eknonomia, industria eta banketxe arloko lankidetza hitzarmenak sinatu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.