Suha Arafatek agiri bat plazaratu du buruzagi palestinarrek bere senarraren gaitza dela-eta hartu duten jarrera salatzeko. Emaztearen arabera, Arafat "bizirik lurperatu" nahi dute aipatutako buruzagi palestinarrek, botere borrokan aurrera egiteko.
Nolanahi ere, talde politiko palestinarretako buruzagi gehienek gaizki hartu dute adierazpen hori, eta emaztearen kontrako salaketak egin dituzte; besteak beste, senarraren eta, oro har, palestinarren egoeraz baino bere buruaz gehiago arduratzea egotzi diote.
Horrenbestez, Kureiaren eta Mazenen bisita atzeratu egin da, baina bidaia bihar egingo dutela agertu du PANeko bozeramaile batek. Azkenean, gaur bertan joatea erabaki dute, eta dagoeneko Jordaniara bidean dira, handik Parisera joateko.
Arafat hilzorian
Ahmed Kureia lehen ministroak eta Abu Mazen PAEko burua Pariserako bidean dira
Ahmed Kureia PAN Palestinako Aginte Nazionaleko lehen ministroak eta Abu Mazen PAE Palestinaren Askapenerako Erankundeko behinbehineko buruzagiak gaur Jasser Arafat Prcy erietxean bisitatuko zutela zegoen iragarrita, baina, bidaia atzeratzea erabaki dute. Suha Arafat palestinarren presidentearen emazteak buruzagi horien kontra egindako adierazpenak leudeke atzerapen horren atzean. Hala ere, erabakia aldatu egin dute, eta dagoeneko Jordaniara bidean dira, gero handik Parisera joateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu