Ekialde Hurbila

Ahmed Kureiak Palestinako lehen ministro izatea onartu du

Palestinako Aginte Nazionaleko (PAN) ordezkariek jakitera eman dutenez, Ahmed Kureiak (Abu Ala) onartu egin du Palestinako lehen ministro izatea. Kureia Palestinako Parlamentuko presidentea izan da orain arte, eta hilaren seian dimisioa aurkeztu zuen Mahmoud Abbasen (Abu Mazen) lekua hartuko du.

2003ko irailaren 10a
16:51
Entzun
Jasser Arafatek proposatu du Kureia kargurako. Izan ere, konfidantzazko gizona da oso Kureia Arafatentzat. "Egun nagusi den indarkeria giroa arindu asmoz" krisi gobernu bat osatuko duela adierazi dute Kureiaren laguntzaileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.