Ai Weiwei 81 egunez egon zen bi militarrek zainduta

2011ko abuztuaren 13a
00:00
Entzun
PEKIN. Ai Weiwei Txinako giza eskubideen ekintzailea eta artistak jakinarazi du atxilotuta egon zenean hamasei metro koadroko ziega batean izan zutela; 81 egunez, bi militarrek gau eta egun zaindu zuten. Poliziak apirilaren 3an atxilotu zuen eta ekainaren 22an askatu. Wang Lihong ekintzailearen kontrako epaiketa, berriz, atzo hasi zen. Fuzhoun iaz izandako manifestazio batean parte hartzeagatik epaituko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.