Soldadu marokoarrek 200 saharar baino gehiago atxilotu zituztela dio Amnesty International gobernuz kanpoko erakundeak, Aaiunen azaroan izan ziren istiluetan. Tortura eta gehiegikeriak egin zituztela ere jakinarazi dute, tartean baita bi biolazio kasu ere. Marokoko Gobernuak ez duela ikerketarik ireki gertaeren aurrean salatu dute, ageriko gertaerak izan ziren arren. Diotenez, Aaiunen zeuden sahararrak elkarrizketatutakoan, oraindik ere gorputzean nabari zitzaizkien jasan zituzten tratu txarren ondorioak.
Gertaeren inguruko txostena atera du GKEak, eta "onartezina" dela esan dute gertaturikoa. Horren aurrean, arduradunak epailearen aurrera eramateko deia egin dio Marokori. Gobernuz kanpoko erakundeak jakitera eman duenez, istiluetan hamairu lagun hil zirela ziurtatu du. Egin dituzten ikerketen arabera bi saharar eta Marokoko segurtasun indarretako hamaika kide hil zirela adierazi dute bertako kideek.
Mendebaldeko sahara
AIk gehiegizko indarkeria erabiltzea leporatu dio Marokori, eta erasoak prestatzea sahararrei
Marokok 200 saharar atxilotu zituen beraien datuen arabera. Tortura eta gehiegikeriak ere erabat izan direla diote. Marokoko Gobernuari gertaerak ikertzeko adierazi diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu