Palestina

Airean dira PAN eta Israelen arteko negoziazioak, Hamasen eta Al-Fatahen iragarpenaren ostean

Atzo gauerdian lotu zuten hitzarmena, eta trantsiziozko gobernua bost asteren buruan osatuko dute. Erakunde berriaren helburu nagusia hauteskundeak antolatzea izanen da.

Abu Marzuk, Azzam al Ahmad, Ismail Haniya Ahmad Nahar. MOHAMMED SABER / EFE
Ion Orzaiz.
2014ko apirilaren 23a
07:10
Entzun

Israeli ez zaio erabakia gustatu, eta Palestinako negoziatzaileekin egitekoa zuen bilera bertan behera utzi duela jakinarazi du, ohar bidez. Benjamin Netanyahu Israelgo presidenteak mehatxuekin erantzun zion atzo Al Fatah eta Hamasen arteko adiskidetzeari. Abbasen alderdiak bakea norekin sinatu nahi duen erabaki behar duela esan zuen, Hamasekin edo Israelekin: "Biak ezin dira. Espero dut bakea aukeratzea, orain arte egin ez duena". Horrez gain, Gazako iparraldea bonbardatu du Israelek, Hamas eta Al-Fatahen iragarpenaren ondoren. Helburuz "nahastu" eta bi lagun zauritu ditu Israelgo armadak Gaza iparraldean, Hamas eta Al-Fatahk batasun gobernua osatuko dutela iragarri eta gutxira.

Gazako lehen ministro Ismail Haniyeren etxean egin zuten bilera Hamasek eta AL-Fatahek, eta "positibotzat" jo zuten negoziazioa bi aldeetako ordezkariek. Akordioaren oinarrian daude Kairon (2011) eta Dohan (2012) sinatutako hitzarmenak, eta horiek indarrean jartzea da itun berriaren helburua.

Al-Hayak azaldu duenez, behin-behineko gobernuak sei asteko iraupena izanen du eta 2015eko urtarrilerako hauteskunde orokorrak antolatzeaz arduratuko da.

Al Fatah eta Hamasen arteko desadostasuna 2007. urtekoa da. Gazan aurre egin zion batek besteari, eta harrezkero han Hamasen gobernatzen du eta Zisjordanian, PANek. Orain arte ados jartzeko egin diren saioek ez dute arrakastarik izan.

Abbasek, bere aldetik, ez du uste akordioa eta Israelekin hasitako negoziazio prozesua bateraezinak direnik. Kontrakoa uste dute AEBek. "Momentu konplikatua da, eta oso desilusionatuta gaude iragarpenarekin", jakinarazi du Jen Psakik. Horren arabera, itunak Israel eta PANen arteko negoziazioek aurrera egitea eragotzi dezake.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.