Mundua

Akordiorik ez Irlanda Iparraldean

Cameronek eta Kennyk jakinarazi dute banderak, desfileek eta gatazkaren ondorioek banatzen dituztela alderdiak. Horiek, ordea, eskaintza ekonomikoa ez dela nahikoa argudiatu dute.

Kenny eta Cameron, gaur goizean, Stormonten. PAUL MCERLANE, EFE
2014ko abenduaren 12a
10:31
Entzun

Erresuma Batuko eta Irlandako lehen ministroek esan dute akordioa ez dela posible izan. Londresek eta Dublinek bake prozesua eta autonomiaren funtzionamentua bultzatzeko plan ekonomiko bat eraman dute, baina zenbait gaik alderdiak urruntzen dituztela, eta horrek erabakietan eragina duela.

Hainbar orduz egon dira bilduta Cameron eta Kenny bart gauean, eta etsita agertu dira, euren hitzetan, Irlanda Iparraldeko bost alderdiek ez dituztelako euren jarrerak gerturatu plan ekonomikoaren truke. Irlanda Iparraldeko alderdiek, ordea, esan dute 1.260 milioi euroko plana ez dela nahikoa.

Peter Robinson Irlanda Iparraldeko lehen ministroak esan du Londresek euren diruarekin "erosi" nahi baditu hobetu egin beharko duela eskaintza hori. Sinn Feinek ere gutxietsi egin du eskaintza, baina akordioa lortzeko lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du.

Martin McGuinessek esan du ez dela sinesgarria plana, eta ez dela nahikoa "austeritate politikari aurre egiteko". Gerry Adamsek gaineratu du "baldar" jokatu dutela Erresuma Batuko eta Irlandako agintariek eta hasiberri batek bezala egin dutela, gainera.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.