Besteak beste, eraikin publikoetan jarri beharreko banderen eta martxa protestanteek egin beharreko ibilbidearen inguruan negoziatzen aritu dira Haass eta Irlanda iparraldeko bost alderdi nagusietako ordezkariak. Gaua igaro dute hizketan, eta goizean amaitu dituzte elkarrizketak, akordiorik gabe.
Agerraldia egin du ondoren Haassek. Azaldu du "aurrerapauso garrantzitsuak" eman dituztela alderdiek akordio bat lortzeko, baina aitortu du ez direla nahikoa izan adostasunera heltzeko. Baikor azaldu da, nolanahi ere.
Lantalde bat osatzea adostu dute alderdiek, urratsak egiten jarraitu eta desadostasunak gainditzeko: "Espero dugu alderdiek gogoeta egitea, [agiria] ebaluatzea eta ondoren babesa ematea".
Alderdi Demokratiko Unionistak, Sinn Feinek, Ulsterreko Alderdi Unionistak, Alderdi Sozialdemokrata eta Laboristak eta Aliantzak osatu dute negoziazio mahaia.