Gutxigatik libratu da Turkian agintean den alderdia, AKP Justizia eta Garapenaren Alderdia -islamista moderatua- legez kanporatua izatetik. Hain zuzen ere, boto batengatik ez dute neurri hori ebatzi Turkiako Auzitegi Konstituzionaleko epaileek.
Lehen ministro Recep Tayyip Erdoganen eta presidente Abdula Gulen alderdiari Turkiako Estatuaren laikotasuna urratzea egozten zioten. Lehenago auzitegiek debekatutako bi alderdi islamistaren ondorengoa da AKP. Besteak beste, lege erreformak egiten saiatu da berriki alderdia, unibertsitateetan eta leku publikoetan emakumezko helduek buruzapia eraman ahal izateko.
Konstituzionalean joan den astelehenetik auzia jorratu duten 11 epaileetatik seik bozkatu dute alderdia legez kanpo lagatzearen alde, eta lauk Estatuaren laguntzak bertan behera uztearen alde. Epaile batek errefusatu du alderdia debekatzea. Horiek hala, oraingoz behintzat, ez dute AKP galaraziko. Izan ere, 11 botoetatik gutxienez zazpi boto behar zituzten debekua ezarri ahal izateko.
Turkiako epaileek hainbat alderdi debekatu izan dituzte urteotan, tartean ezkerreko alderdi turkiar batzuk, baita kurduen eskubideen aldekoak ere.
Mundua
AKP alderdia legez kanpo ez uztea erabaki du Turkiako Auzitegi Konstituzionalak
Boto batengatik ez du debekatuko agintean den alderdia, islamista moderatua. Estatuaren laikotasuna urratzea leporatzen zioten. Dena den, isuna ordaindu beharko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu