AKROPOLIKO LANGILEAK, PROTESTAN

2010eko urriaren 15a
00:00
Entzun
Greziako Poliziak indarrez sakabanatu zituen Akropoliko langileak atzo. Kontratua luza diezaieten eskatuz, 150 langile eraikinean itxi ziren herenegun eta atzo arteko gauean. Akropoliko langileek salatu dutenez, behin-behineko kontratupean lanean aritu direnek ez dute soldatarik kobratu azken bi urtean. Hori salatzeko, Grezian turista gehien joaten den eraikina hartzea erabaki zuten. Poliziak negarra eragiteko gasarekin eta makilakadaka sakabanatu zituen manifestariak. Argazkian, haiek sakabanatzen ari zireneko une bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.