Ekialde Hurbila

Al-Aksako martirien brigadak bere gain hartu ditu gaur Israelen izandako bi atentatuak

Lau hildako izan dira Israelen egin dituzten bi atentatu suizidetan, Israelgo Ros Ha'Ain herrian. Atentatu batetik bestera bi ordu pasa dira. Poliziaren iturriek esan dutenaren arabera, lehenengo atentatua supermerkatu batean izan da, eta bi hildako eta bederatzi zauritu izan dira; erosketak egiten ari zen pertsona bat eta atentatua egin duen palestinarra. Ron Najmango alkateak esan duenez, bigarren atentatuan, gorputza lehergailuz beteta zuen palestinar batek autobus geltoki baten kontra bota du bere burua. Autobusaren geltokia Arielgo judutarrak egon ohi diren tokitik gertu zegoen. Ekintza horretan, gutxienez hildako bat eta hamaika zauritu izan dira.

2003ko abuztuaren 12a
17:55
Entzun
Atentatua egin duten bi palestinarrak "talde erradikal" batetako militanteak zirela zabaldu dute Israelgo hedabideek, eta azken orduaren arabera, Al-Aksako martirien brigadak bere gain hartu dituzte bi ekintzak."Akordioaren bortxaketa larria izan da", esan du Isralego lehen ministro Ariel Sharonek.

Ariel Sharonek Ameriketako Estatu Batuetako idazkari ordearekin, William Burnsekin, Ekialde Hurbileko gaiei buruz hitz egiteko asmoa du, eta William Burnsek gai honen inguruan Israelgo babeserako taldeekin hitz egingo du. Bilera hori egin baino ordu batzuk lehenago, Ariel Sharonek "terrorismoaren" aurka Palestinako Aginte Nazionalak ez duela ezer egiten salatu du. "PANek egin beharko lukeena ez duela egiten ikusten dugu, eta egin behar duen lehenengo gauza talde terroristekin bukatzea da", adierazi du Sharonek. Palestinarrek, aldiz, ekintza horiek Israelen errepresioaren ondorio direla esan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.