siria

Al-Assadek iragarri du maiatzaren 7an izango direla Siriako Parlamenturako hauteskundeak

Dekretu baten bidez jakinarazi du erabakia.

2012ko martxoaren 13a
17:18
Entzun

Dekretu baten bidez, Baxar al-Assad Siriako presidenteak iragarri du legebiltzarreko hauteskundeak maiatzaren 7an izango direla. Siriako Parlamentuko webguneak jaso du berria.

Parlamenturako azken hauteskundeak 2007ko apirilean izan ziren. 250 eserleku ditu parlamentuak.

Otsailaren 15ean Al-Assadek dekretu bat kaleratu zuen konstituzioaren gaineko erreferenduma iragartzeko, eta hilaren 26an egin zuten. Al-Assaden erreformek %90eko babesa jaso zuten Siriako galdeketan.


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.