Ekialde Hurbila

Al Fatak eta Hamasek koalizio gobernua osatuko dute

Mahmud Abbas PANeko presidente eta Al Fata erakundeako buruak Hamas Erresistentzia Islamikoaren Mugimenduarekin batera gobernua osatzea adostu dutela jakinarazi du. Hilabetetako negoziazioen ondotik hartu dute erabakia, nazioarteak jarritako zigorren ondorioz sortutako egoera arinduko delakoan.

2006ko irailaren 11
18:41
Entzun
Palestinako telebista kateari eta WAFA agentzia ofizialari ohar baten bidez jakinarazi dio Abbasek, Hamasek eta Al Fatak koalizio gobernua osatuko dutela. Hamas Erresistentzia Islamikoaren Mugimenduko lehen ministro Ismail Haniarekin bildu ostean adierazi du elkartzeko asmoa Abbasek. Datozen egunetan gobernua osatzeari ekingo diotela gaineratu du.

Bi erakunde hauek hilabeteak igaro dituzte akordioa lortu nahian, Hamasek hauteskundeak irabazi ondoren nazioarteak ezarritako zigorren ondorioz sortu den egoera aritzeko.

Koalizio gobernua osatzeko akordioaren harira, Abbasek ez du xehetasunik eman baina Israelen estatu izaera onartzeko proposamenean oinarritzen dela azaldu du. Nazioarteak eta Israelgo Gobernuak behin eta berriz eskatu dute diru laguntzen truke Hamas desegitea, Israel estatu bat dela onartzea eta Hamas gobernura ailegatu aurretik egindako bake akordioak errespetatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.