Hamasek eta Al-Fatak tregoa hitzartu zuten atzo Al-Fatako bozeramile Tawfik Abuk jakinarazi duenez. "Gazan indarkeria amaitzea nahi dugu", esan du. Nolanahi ere, Gazan ez da baretu giroa, eta kaleko borrokak ez dira amaitu.
Atzo gaueko azken orduan hitzartu zuten su-etena bi alderdiek, baina informazio agentziek diotenez, akordioa lortu arren borrokak ez dira eten. Jalabijan borroka gogorrean aritu ziren bi alderdietako kideak, eta Gaza hirian Al Fatako kideen kontra ekin zuten Hamaseko kideek. Al-Fatako lehendakari Mahmoud Abbasen etxe inguruetan ere borrokan aritu dira, pistolekin.
Badira bi egun Gazan borroka betean daudela. Egoera lasaitu asmotan hitzartu zuten su-etena, eta berri agentzien arabera, gobernua osatzeko negoziaketei berrekitea, indarkeria uztea, eta bi aldeetako gatibuak askatzea hitzartu zuten, besteak beste.
Ekialde hurbila
Al-Fatak eta Hamasek su-etena hitzartu arren borrokak ez dira amaitu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu