Ekialde Hurbila

Al Fataren eta Hamasen jarraitzaileak elkarren kontrako borroketan hasi dira berriro

2006ko abenduaren 19a
13:44
Entzun
Gutxienez hiru lagun hil dira: Hamaseko kide bat eta Al Fataren aldeko segurtasun zerbitzuetako bi kide. Igandean hitzartutako menia gero eta ahulagoa da.

Su-etena hitzartu zuten igandean azkenaldian elkarren kontra ari diren palestinarren mugimendu nagusi bidek: Al Fatak eta Hamasek. PAN Palestinako Aginte Nazionalaren presidentetza Al Fataren esku dago; Legebiltzarra eta Gobernua, ordea, Hamasek kontrolatzen ditu azken hauteskundeak irabazi ondoren.

Igandean hitzartutako menia hori koloka dago, ordea,gaur borroka eta enfrentamenduak izan baitira aldeko bateko zein besteko jarraitzaileen artean. Hiru lagun -Hamaseko kide bat eta Al Fataren segurtasun zerbitzuetako bi- hil dira borroka horietan.

Enfrentamendu horietako bat Gaza hiriko Shira ospitalaren atarian gertatu da. Erresuma Batuko BBC hedabide kateko berriemailea gertakari horren lekuko izan da, eta agertu duenez, Hamasek talde bat zuen ospitalaren barruan, eta haren aurka ekin dio Al Fatak. Hamaseko indar exekutiboko kide bat -Barne Ministerioaren kontrolpean dagoen milizia litzateke indar hori- kide bat hil da.

Beste eraso handi bat Gaza hirian bertan izan da, inteligentzia zerbitzuen egoitza inguruan. Zenbait iturriren arabera, Hamaseko ekintzaile batek granadak zartarazi ditu, eta Al Fatako segurtasun zerbitzuetako bi kide hil.

Beste enfrentamendu batean, eskolatik etxera zihoazen bost nerabe zauritu dira, Al Fatako eta Hamasekoen arteko borroka batek tartean harrapatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.