Al-Haffeh hartu duela dio Siriako Gobernuak

NBEren behatzaileei barrutian sartzeko baimena eman die Damaskok, «terroristez garbitu» ondoren

Erredakzioa
2012ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
Siriako armadak Al-Haffeh barrutia hartu duela adierazi du gobernuak, eta NBE Nazio Batuen Erakundeko behatzaileei han sartzeko baimena eman die. Azken egunetan arreta mediatiko nagusia erakarri duen puntua izan da Al-Haffeh. Estatuko Sana agentziak dioenez, armadak «talde terrorista armatuak garbitu» ditu barrutian. Kasko urdinak herenegun saiatu ziren Al-Haffehen sartzen, baina jendetza batek eraso zielako ez zutela lortu adierazi zuten.

Siriatik kanpo, berriz, AEBek eta Errusiak ika-mika izan dute, Washingtonek Moskuri egotzi diolako Damaskori nazioartean debekatutako armak saltzea.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.